2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Hiri-jarduketarako plan berezia, Subitzako 7. poligonoko 91. lurzatian. Hasierako onespena
Galarko Udalak, 2025eko urriaren 23an, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat katastroko 7. poligonoko 91. lurzatian, Subitzan, Daniel Ibarrola Elizagarayk sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Getze Galarren, 2025eko urriaren 30ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2514279