233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARIÓN ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PARTZUERGOA

Deialdia, oposizio bidez betetzeko Administrazio Arloko arduradunaren plaza bat, euskarako C1 mailako nahitaezko hizkuntza-eskakizunarekin, Burlatako eta Atarrabiako Hilarión Eslava Musika Eskolaren Partzuergorako. Izendapen-proposamena

Bete beharrez ezarrita dagoena Administrazio Arloko arduradunaren plaza bat, euskarako C1 mailako nahitaezko hizkuntza-eskakizunarekin, Burlatako eta Atarrabiako Hilarión Eslava Musika Eskolaren Partzuergorako, oposizio bidez betetzeko deialdiaren 7.1 oinarrian, izangaien kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du, Burlatako Udalaren egoitza elektronikoan eta Partzuergoaren iragarki-taulan, gainditu dutenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren arabera, eta puntuaziorik handiena duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko du.

Deialdian ezarritako hautaprobak bukatuta, bada, eta deialdiaren 7.1 oinarrian xedaturikoa betetzeko, kalifikazio epaimahaiak burutzari igorri dio honako izangai hau izendatzeko proposamena: Irene Belasko Casajús.

Burlatan, 2025eko azaroaren 4an.–Partzuergoko burua, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2514430