2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Aldaketa, Beramendiko 2. poligonoko 134. lurzatian. Hasierako onespena
Basaburuko Udalak, 2025eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat egitea Udal Planean, Beramendiko 2. poligonoko 134. lurzatian, lurzati horren 38,11 m² birkalifikatzeko. Sustatzailea Mariano Hualde Lizarraga da.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72. artikuluetan ezarritakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Basaburuan, 2025eko urriaren 31n.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2514374