233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udal ordenantza, Autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta gaua pasatzea arautzen duena. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2025eko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Azkoienen autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta gaua pasatzea arautzen duen udal ordenantza.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta aurkez ditzakete erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Azkoienen, 2025eko azaroaren 4an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2514440