233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Leazkueko 10. poligonoko 70. lurzatiaren borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Udalak 2025eko azaroaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi da José Miguel Loperena Laquidainek sustatutako birpartzelazio proiektua, bai eta dirutan emateko Anueko Udalari laga beharreko hirigintza aprobetxamenduaren %10, Anueko AD-1 exekuzio-unitatearen garapenari dagokionez (10. poligonoko 70. lurzatia).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. eta 152 artikuluetan xedatuarekin bat.

Aipatutako ebazpenek administrazio bidea agortzen dute, eta horien kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Anuen, 2025eko azaroaren 6an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2514518