233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa 9. poligonoko 252. lurzatian. Hasierako onespena

2025eko azaroaren 7ko 336 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zaio 9. poligonoko 252. lurzatiko (Azkaine karrika 2) xehetasun-azterketari. María Michelena Echeverria da sustatzailea.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2025eko azaroaren 7an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2514635