233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, hiri-antolamenduko plan orokorreko AR.2ko UE-1 exekuzio unitatea garatzeko jarduketa sisteman (Udal Planeko APA-6). Hasierako onespena

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko abuztuaren 29an, hasiera batez onetsi du espediente bat, aldaketa egin dadin hiri-antolamenduko plan orokorreko AR.2ko UE-1 exekuzio unitatea garatzeko jarduketa sisteman (Udal Planeko APA-6), kontuan izanda udal honetako zerbitzu teknikoek eta juridikoek egindako txostenak. Aldaketaren helburua da eremuko determinazioak garatzea eta Oncineda aldeko sarbidea erraztea.

Aldaketaren ondorioz, unitatearen egungo jarduketa sistema, pribatua eta konpentsazio bidezkoa, ordeztuko da lankidetza-sistema publikoarekin, eta araubide juridikoa izanen da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 175. artikulua aplikatuz dagokiona (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74., 143. eta 158. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lizarran, 2025eko urriaren 7an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2514265