233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Gaztelupea alderdiaren mugaketa grafiko berria. Jendaurreko informazioa

Tebas-Muru Artederretako alkateak 2024ko abenduaren 18an emandako 2024-0186 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion udal eremu jakin bateko oinarrizko datuen berritze orokorrari buruzko espedienteari, Gaztelupea izeneko alderdian diren lurzati batzuen katastroko mugaketan egon daitezkeen akatsak konpontzeko.

Iragarkia 2025eko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an. Hilabeteko epea iragan da eta ez da alegaziorik jaso, ez eta ukitutako eremuen titulartasunik aurkeztu ere.

Horrenbestez, oinarri harturik Nafarroako Lurralde Aberastasunaren eta Katastroen Erregistroari buruzko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikulua, espedientea jendaurrean jarriko da udal bulegoetan 15 egun balioduneko epean. Epe horretan eta hura bukatu eta hurrengo hamabost egunean, interesdunek alegazioak aurkez ditzakete, bai mugaketari bai titulartasunari eta egindako karakterizazioari dagokienez.

Halaber, espedientea interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan: https://tiebas-muruarte.sedelectronica.es/preview-document/7ef9b1b4-ea85-4204-819a-479f04014763/.

Tebas-Muru Artederretan, 2025eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2514690