2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Barañaingo eta Iruñeko udal-mugarteetako Plan Bateratua (Elizpea alderdia). Behin-behineko onespena ukatzea
Iruñeko Udalak, 2025eko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 06-NOV-25 (7/CU).
«Barañaingo Udalak 2023ko martxoaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Elizpea alderdia batera garatzeko plana, Barañaingo eta Iruñeko udal-mugarteak ukitzen dituena, eta apirilaren 20ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Iruñeko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko martxoaren 31n hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Barañaingo eta Iruñeko udal-mugarteen zati baterako (Elizpea alderdia) Plan Bateratuaren proiektua, Ramón García Astizek sustatua, OCEC SAren eta Herederas de Yoldiren ordezkari gisa. Iruñeko Udalak 2023ko apirilaren 19ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Barañaingo eta Iruñeko Plan Bateratua (Elizpea parajea), eta maiatzaren 11ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Barañaingo Udalak, 2025eko uztailaren 17ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin-behinean onetsi zuen Elizpea alderdia batera garatzeko plana, Barañaingo eta Iruñeko udal-mugarteak ukitzen dituena.
Espedientean jasota dago Udaleko Hirigintzako Gerentziaren txostena, 2025eko urriaren 31n sinatua, non deskribatzen baitira garapenerako plan bateratuaren aurrekariak, aurrekariak, azterketa eta jarduketa-proposamena.
Horrenbestez,
ERABAKITZEN DA:
1. Barañaingo eta Iruñeko Plan Bateratuaren behin-behineko onespena ukatzea (Elizpea alderdia), Udaleko Hirigintzako Gerentziaren txostenean azaldutako arrazoiengatik.
2. Erabaki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, zer errekurtso jartzen ahal den adierazita.
3. Erabaki hau jakinaraztea Barañaingo Udalari, Promociones OCEC SAri eta Herederas del Señor Yoldiri, zer errekurtso jartzen ahal den adierazita».
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2025eko azaroaren 11n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2514736