19. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 25a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

36E/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Patricia Prieto Guembe andrea , Lizarrako Osasun Barrutiko Larrialdietako, ZIU mugikorreko eta EZBUko Laguntza Unitateko burua, berak hala eskatu baitu.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

108/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez administrazio-espediente bat igortzen baita, 149/2023 prozedura laburtuan oinarritutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa. Errekurtso hori María Pilar Ollo Luri andreak jarri zuen, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegian, honako jaun-andre hauen izenean eta hauek ordezkatuz: María José Aguayo Benito, Pablo García Moriones, María Teresa Huarte Yárnoz, Isabel Margarita Ochoa Navarro, María Asunción Gomiz Chazarra, María Elena Balado Margeli, Maite Olóriz Landa, Íñigo Oscáriz Martínez, Esther Gil Beorlegui, Eva María De Haro Rodríguez, Gema Martín Gimeno eta María Andueza Sola.

2295/2023 EBAZPENA, 2023ko urriaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoko mantentze-lanetako zerbitzuetako OLko kudeaketari lanpostu hutsak (B maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako langileen ehun eta berrogeita hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Bigarren izendapen proposamen osagarria.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 15eko 314/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 7ko 293/2023 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 17ko 306/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 24ko 285/2023 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA honako deialdi honen barruko merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzen aurka: administrazio publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) lanpostuak salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA deialdi honen barruko merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzaren aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko soziologoen lanpostu bat, gehienez ere, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA deialdi honen barruko merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzen aurka: osasun kudeaketako teknikari lanpostuak salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 1934/2022 Ebazpenaren bidez onetsia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK honako deialdi honen barruko oposizioaldiko probaren behin betiko emaitzen aurka: gehienez ere administrazioa publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK honako deialdi honetan 2023ko urriaren 30ean argitaratu ziren oposizioaldiaren behin betiko emaitzen aurka: gehienez ere biologoen bi lanpostu salbuespenez oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, zeina Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 2702/2022 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen (2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7koan).

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, basozainen hogeita bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren lehen probaren behin betiko emaitzen aurka.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

348/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Zuzenbideko lizentziadun edo gradudunentzako prestakuntzarako beka baten deialdirako oinarriak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko. DDBN identifikazioa: 729901.

1.7. BESTELAKOAK

211/2023 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, "Gaita" espezialitatea Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen duena, Zarrakazteluko udal musika eskolak eman ditzakeen irakaskuntzen atalean.

184/2023 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetan: "Montes de Cierzo II haize-parkea berrindartzea", Tuterako udal-mugartean.

7/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez epea irekitzen baita akreditazioa eskatzeko enpresa eta entitate publikoetan "InnovaRSE" metodologiaren arabera gizarte-erantzukizuna ezartzeko aholkularientzat.

470E/2023 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita espezialitate farmazeutikoak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen-baimen bateratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez. Instalazioa Esteribarko udal mugartean dago eta haren titularra Laboratorios Cinfa SA da.

1083E/2023 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen-baimen integratua ematen diona arrautzaren produktuak eta eratorriak fabrikatzeko instalazio bati. Instalazioa Arbizuko udal mugartean dago eta haren titularra Agotzaina SL da.

EPATZEA, Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren aurka jarritako 0000010/2024 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxeetako eskolaldi motak arautzen dira.

OHARRA, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez jakinarazten baita jendaurrean jarri dela "5. iraganbidea" (P-5) izeneko abelbidearen trazadura Faltzesko udal-mugarteko tarte batean aldatzeko proposamena.

ENKANTEA, Tafallako ondasun higiezin batena.

ENKANTEA, Tuterako ondasun higiezin batena.

ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Akats zuzenketa, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian

ARAKIL

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostua aldi baterako kontratuekin betetzeko izangai zerrenda bat osatzeko

BERRIOBEITI

Deialdia, lorezaintzako arduradunaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

MARTZILLA

Zerbitzu anitzetako peoi-lanpostua (E maila) betetzeko aldi baterako kontratazioa. Emaitzak

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion Hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzailearen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdia bete gabe deklaratzea

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

ALLIKO KONTZEJUA

Hasiera batez onestea zenbait ordenantza

ALLIN

Xehetasun-azterketa, Artabiako 10. poligonoko 71. lurzatian (AA-3). Hasierako onespena

ARROITZ

Deialdia, 2024an dirulaguntzak emateko autokontsumorako instalazio fotovoltaikoetarako. Laburpena

BARAÑAIN

Aldaketa, 2023ra luzatutako aurrekontua betearazteko oinarrien 29 bis oinarrian ("Dirulaguntza izendunak"). Hasierako onespena

BAZTAN

Oronozko 7. poligonoko 144. lursailean dagoen finkaren besterengarritasun-adierazpena

BERRIOZAR

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Etxeko txokoa

CAPARROSO

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Behin betiko onespena

CASCANTE

Aldaketa, udal-planeko 7. banaketa-eremuko zerbitzu-poligonoaren plan partzialeko 1. sektorearen birpartzelazio-proiektuan. Hasierako onespena

OLTZA ZENDEA

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Behin betiko onespena

CORELLA

Herri-lurretan kargak eratzea Suno Energia 4 SL eta Suno Energia 5 SLren alde. Jendaurrean jartzea

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Ollokiko 542. lurzatian. Hasierako onespena

EULATE

AR–I1 banaketa-arearen birpartzelazio-proiektua. Behin betiko onespena

FUNES

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 162. lurzatian. Hasierako onespena

GESALATZ

Ordenantza fiskala, Udal materiala mailegatzea arautzen duena. Behin betiko onespena

IMOTZ

Jarduera-lizentzia ematea.
Zerri ustiategia. Aldaketa

IRURTZUN

Xehetasun-azterketa Urbasa kaleko 1 zenbakian. Hasierako onespena

LARRAINTZARKO KONTZEJUA

Ordenantzak, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituztenak. Hasierako onespena

LEKUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. ordenantzaren esparruan. Hasierako onespena

IRUNBERRI

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Elektrolizagailu-probak egiteko nabea

MARTZILLA

Udal Plana aldatzea, 5. poligonoko 331 eta 251 lursailak aldatzeko (BOE-librea eta librea-BOE). Hasierako onespena

Udal Planeko ordenantzen aldaketa. Hasierako onespena

MONTEAGUDO

Balorazio txostena berrikusteko proiektua. Jendaurrean jartzea

OBANOS

Hiri-jarduketarako plan berezia katastroko 2. poligonoko 116. lurzatian. Hasierako onespena

ODIETA

Deialdia, 2024an kirol-jarduerak egiteko dirulaguntzena. Laburpena

Deialdia, enplegua sustatzeko kontratazioetarako 2024ko dirulaguntzena. Laburpena

Udalaren jabari publikoko ondasun baten erabilera lagatzea telekomunikazio-zerbitzuak emateko. Jendaurrean jartzea

OLAZTI

Epatzea gora jotzeko 23-02120 errekurtsoan, 2023ko plantilla organikoari buruzkoan

ERRIBERRI

UER1 unitatearen birpartzelazioa. Hasierako onespena

OTIÑANOKO KONTZEJUA

Kalifikazio juridikoa aldatzea, Torralba del Rioko udalerriko 351 eta 352 herri-lurzatietan. Hasierako onespena

AZKOIEN

Aldaketa, Terrazak eta beladoreak bide publikoan jartzea arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Aprobetxamendu-eskaera, laborantzako herri-lurrak herritarrei adjudikatzeko, Nafarroako ubidearen XXII-ARGA 4 eta IV-5 (Cascajo bazkalekua) sektoreetan adjudikatu gabe dauden lurzati ureztatuetan

SUNBILLA

Gora jotzeko 23-02154 errekurtsoa, lurzati batean egindako jarduera berehala ixteko ohartarazpenari buruzkoa

TIRAPU

Alkateordea izendatzea

TUTERA

Herri-lurren desafektazioa, "Cascante II haize-parkea: ebakuazioko 66 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa" proiektua gauzatzeko. Jendaurrean jartzea

URDAZUBI

Soberako lurzati gisa sailkatzea bide-zati bat, 2. poligonoko 27. eta 33. lurzatien artean

URROTZ-HIRIA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 42. lurzatian. Hasierako onespena

EGUESIBAR

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Construcciones Andía SLrekin. Hasierako onespena

OLLARAN

Udalbatzako kideen ordainsariak

VALTIERRA

Hiri-jarduketarako plan berezia Aezkoa Ibarraren kaleko 15. zenbakian. Hasierako onespena

ZUGARRAMURDI

Hirigintza-hitzarmena, 2. poligonoko 184 eta 185. lurzatietan. Jendaurrean jartzea