2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Deialdia, 2024an kirol-jarduerak egiteko dirulaguntzena. Laburpena
DDBN (Identifikazioa): 732760.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/732760).
Odietako Udalak, 2023ko abenduaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2024an kirol-jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdia.
Argitara ematen da, denek jakin dezaten.
Erripan (Odieta), 2023ko abenduaren 12an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L2317614