2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Aldaketa, 2023ra luzatutako aurrekontua betearazteko oinarrien 29 bis oinarrian ("Dirulaguntza izendunak"). Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2023ko azaroaren 30ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2023ra luzatutako aurrekontua betearazteko oinarrien 29 bis oinarrian ("Dirulaguntza izendunak").
Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Barañainen, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2317772