2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Udal Plana aldatzea, 5. poligonoko 331 eta 251 lursailak aldatzeko (BOE-librea eta librea-BOE). Hasierako onespena
Martzillako Udaleko osoko bilkurak, 2023ko azaroaren 30ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Isabel Landa Bonetak sustatutako dokumentu hau: "Martzillako Udal Planeko determinazio xehatuak aldatzea, Martzillako 5. poligonoko 331 eta 251 lurzatiak aldatzeko (BOE-librea eta librea-BOE)".
Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hilabete bateko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Martzillan, 2023ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Esther Villanueva Úcar.
Iragarkiaren kodea: L2400519