2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTIÑANOKO KONTZEJUA
Kalifikazio juridikoa aldatzea, Torralba del Rioko udalerriko 351 eta 352 herri-lurzatietan. Hasierako onespena
Otiñanoko Kontzejuak, 2023ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
1. Hasiera batez onestea Torralba del Rio udalerriko 1. poligonoko 351 eta 352 herri-lurzatien 1.066,12 m²-ko (metro koadroko) kalifikazio juridikoa aldatzea, dokumentuan erantsitako plano eta koordenatuen arabera. Otiñanoko Kontzejuko herri-lur izateari utzi eta jabari publikoko ondasun bihurtuko da (herrigunearen barruko kale publikoa). Beraz, aipatu lursailek ez dute galdu Otiñanoko Kontzejuaren titulartasuna, baina jabari publikoko ondasun bihurtu dira (kale publikoa).
2. Kontzejuaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidaltzea.
3. Kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Kontzejuaren iragarki-taulan. Epe horretan egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahalko dira.
Jendaurreko epea haren kontrako inolako erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, lursailen kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea behin betiko onetsita dagoela ulertuko da.
Otiñanon, 2023ko abenduaren 5ean.–Kontzejuko burua, Estíbaliz Arzoz Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2317734