19. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion Hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzailearen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdia bete gabe deklaratzea

Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2023ko abenduaren 20an:

Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak, 2023ko uztailaren 19an emandako ebazpenaren bidez -2023ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 7koan-, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion Hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzailearen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak, 2023ko irailaren 15eko ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen, eta 2023ko irailaren 18an Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu zen, deialdi horri dagokion fitxan.

Oinarrietan ezarritako lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin ondoren, eta lanpostu hutsak hautatzeko eskaerarik ez denez aurkeztu,

EBATZI DUT:

1. Hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzailearen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedura amaitzea, eta bete gabe deklaratzea ezein izangaik ez duelako lanposturik hautatu. Lanpostuak honako hauek dira:

PLAZA

ALORRA

ZERBITZUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

2-407500-1

GOBERNU ESTRATEGIKOA ETA HIRI KONTSERBAZIOA

LORATEGIAK

FUNTZIONARIOA

2-407500-2

2-407500-3

2-407500-5

1-407500-42

1-407500-44

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2023ko abenduaren 20an.–Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendaria, Olga Gordillo Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L2400479