19. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko irailaren 13an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03644.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200103644 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–Lote bakarra.

Erregistroa: 10477 zenbakiko hiri-finka.

Bi.–Lehen solairuko eskuineko etxebizitza, eskaileratik igota, Iruñeko Jarauta kaleko laurogeita lau zenbakian. Gutxi gorabehera berrogeita lau metro karratuko azalera eraikia du. Atondoa, korridorea, egongela, logela bat, sukaldea eta bainugela ditu. Mugak: aurrealdean, eskailera-burua eta eskailera-kaxa, eta horietatik du sarrera; sartu eta eskuinetara, kale bereko laurogeita bi zenbakiko etxea; ezkerretara, kale bereko laurogeita sei zenbakiko etxea; eta atzealdean, barneko patioa. Elementu komunetan duen parte-hartze kuota %8,00koa da. 10.473 finkaren zati bat da (artxiboko 914. liburukia, 186. liburua, 1. orria, 1. inskripzioa, Iruña), non jabeen erkidegoko araubidea agertzen baita.

914. liburukian, 9. orrian, 10.47757 zenbakiaz inskribatua. Katastroa:

1. poligonoa, 1172. lurzatia, 1. hiri-azpieremua, 3. hiri-unitatea.

KOKATZEKO KODEA

HELBIDEA EDO PARAJEA

AZALERAK (m²)
NAGUSI KOMUNA

ERABILERA,
XEDEA EDO LUR MOTA

1 1172 1 3

Jarauta kalea 84, 1. D

33,50

ETXEBIZITZA

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001863981JL.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@cavarra.es).

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 17an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2400887