1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako langileen ehun eta berrogeita hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Bigarren izendapen proposamen osagarria.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 822/2023 Ebazpenaren bidez, ehun eta berrogeita hamalau izangai izendatu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, zerbitzu orokorretako lanpostuak betetzeko.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 3209/2023 Ebazpenaren bidez, gainditu eta lehentasun hurrenkeran hurrengoak diren 43 izangai proposatuak izendatu ziren. Ebazpen hori 2023ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9koan.
Horretarako zuten epearen barruan, txanda irekiko hogeita hiru izangaik uko egin zioten lanpostuari, edo borondatezko eszedentzia eman zitzaien zerbitzu orokorretako lanpostuan, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrera, une horretan administrazio honetan edo beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari zirelako.
Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.
Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da izendapen-proposamena osatzea, honako pertsona hauek sartuta:
–Txanda irekia.
GANUZA IRIARTE, BEGOÑA
MUNARRIZ FERNANDEZ, PAULA
GIL ASIAIN, MARIA
ECHARRI NAVASCUES, MARIA JOSE
ARRONIZ LACUNZA, SANDRA
BARBERIA NUÑEZ, FRANCISCO JAVIER
CERDÁN AZCONA, VIRGINIA
FLAMARIQUE ALVAREZ DE EULATE, IÑIGO
VALLEJO JIMENEZ, BEGOÑA
FERNANDEZ DE LANDA ESPINOSA DE LOS MONTEROS, JOSE MANUEL
JAUNARENA COLMENERO, GORKA
FERNANDEZ MENDAZA, JOSE CARLOS
FABO NACIANCENO, EFREN
IRIBARREN CASAMAYOR, MANUEL EMILIO
RODRIGUEZ DEAN, PATRICIA
RUIZ RODRIGUEZ, MARTIN
SEGURA GIL, XABIER
ANDRES GALAR, SANTI
GARCÍA REDÍN, MIGUEL
ALONSO MONTON, EVA
CÍA SORBET, FRANCISCO JAVIER
LATASA APEZTEGUIA, FRCO JAVIER
ZUBIETA VALENCIA, JOKIN
Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak bide telematikoz aurkezteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxako estekaren bidez.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 9an.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.
Iragarkiaren kodea: F2400438