19. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Tafallako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko urriaren 6an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04061.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200104061 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–Lote bakarra.

"Erregistrokoa.

Tafallako 8376. finka. Tafallako Jabetza Erregistroko 2242. liburukia, 371. liburua, 177. folioa.

CRU 31016000076518.

Azalpena:

Hiri-finka. Lau.–Etxabea edo merkataritza-lokala, Tafallako Iruña hiribideko zortzian (gaur egun seigarrena) dagoen etxekoa, zazpi metro eta hogeita hamabost dezimetro karratuko azalera erabilgarriarekin. Etxearen fatxada nagusiko sarrerako atariaren ezkerraldean dago. Mugakide hauek ditu: eskuinetik sartuta, aipatutako ataria; ezkerrean, Zubiri Garcia senideen jabetzakoa den bi zenbakiko etxabea, Iruñeko hiribideko hamar zenbakiko finka mugakidekoa; eta atzealdean, hiru zenbakia duen etxabea. Haren gainean, ezkerreko lehen solairuan dagoen etxebizitza dago. Ehuneko hiruko kuota dagokio finkaren balio osoan, eta partaidetza berdina elementu komunetan.

Katastrokoa: Tafallan. 35. poligonoa, 89. lurzatia, 1. azpieremua, 18. hiri unitatea, 10,70 metro koadrokoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002076998WL.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@cavarra.es).

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 16ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2400884