19. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-lurretan kargak eratzea Suno Energia 4 SL eta Suno Energia 5 SLren alde. Jendaurrean jartzea

Corellako Udalak, 2024ko urtarrilaren 9an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Desafektazio-eskaera bat egin da borondatezko zortasuneko karga eratzeko herri-lurretan, Suno energía 4 SL eta Suno energía 5 SL enpresen alde (Ríos enpresa-taldea), 397E/2021 Ebazpenean jasotako ingurumen-neurri osagarria betetzeko (ebazpen hori da Cierzo eta Guardian eguzki-instalazio fotovoltaikoei eta haietatik energia ateratzeko azpiegiturei buruzkoa. Instalazio horiek 13. eta 16. poligonoetako lurzatietan daude, eta aipatu enpresak dira titularrak). Espediente bat bideratu da eskaera hori dela eta.

Transakzio-hitzarmen bat sinatu dute Udalak eta Ríos& Enrique SL enpresak (Ríos enpresa-taldekoa hau ere), eta hartan jasotzen dira bi alderdiek dituzten betebeharrak; besteak beste, konpromisoa hartu dute herri-ondarerako berreskuratutako lurzatiak desafektatzea karga ezartzeko, aipatu ingurumen-neurri osagarri hori betetzeko erabil daitezen.

Hautatu diren herri-lurzatiek, borondatezko zortasuneko karga eratzeko desafektatu beharrekoek, 108.124 m²-ko azalera dute guztira, 13. eta 16. poligonoetan, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak ontzat eman ditu, hura baita ingurumen-organo eskuduna.

Hori guztia ikusirik, eta espedienteko txostenak kontuan hartuta, eta ikusirik, halaber, Nekazaritzako Informazio Batzordeak 2023ko abenduaren 27an emandako irizpena; aplikatuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa, Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan eta hurrengoan ezarritakoa eta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Foru Legearen 22.p eta 47.2.i artikuluetan ezarritakoa.

Udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin, honako hau erabakitzen da:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea herri-ondasunak desafektatzea 13. poligonoko 618., 620., 483., 562., 563., 570., 572., 580., 585. eta 654. lurzatietan eta 16. poligonoko 307. lurzatian, borondatezko zortasuneko karga eratzeko xedez, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 397E/2021 Ebazpenean (Cierzo eta Guardian eguzki-instalazio fotovoltaikoei buruzko ebazpena) ezarritako ingurumen-neurri osagarria bete dadin.

Bigarrena.–Baldintza-agiria onestea; hark arautuko ditu desafektazioa eta geroko zortasun-karga.

Hirugarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea Udalaren iragarki-taulan, hilabetez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Laugarrena.–Ezartzea ezen, epea bukatutakoan, erreklamaziorik bada, osoko bilkurak ebatzi beharko dituela, eta behar den erabakia hartuko dela, eta, erreklamaziorik izan ezean, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko dela.

Bosgarrena.–Aurreko izapideak beteta, espedientea igortzea, eta horrekin batera araudian aurreikusitakoa bete izanaren frogagiriak, finkak identifikatzeko agiriak eta baldintza-agiria, arautuko dituena erabilera lagatzea eta karga, eta eskatzea Nafarroako Gobernuak behar den erabakia har dezala desafektazioa onesteko, ondoren zortasun-karga eratzeko.

Corellan, 2024ko urtarrilaren 10en.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2400562