2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Aldaketa, udal-planeko 7. banaketa-eremuko zerbitzu-poligonoaren plan partzialeko 1. sektorearen birpartzelazio-proiektuan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2024ko urtarrilaren 4ko 2024-0004 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Cascanteko udal-planeko 7. banaketa-eremuko zerbitzu-poligonoaren plan partzialeko 1. sektorearen birpartzelazio-proiektua aldatzea.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.a) eta 74.b) artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Epe horretan interesdun orok espedientea aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, 11:30etik 14:30era bitartean, eta egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udalaren egoitza elektronikoan (https://cascante.sedelectronica.es/transparency/eba9c54e-e1cd-4721-a7b4-c34b22ae7597/).
Cascanten, 2024ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2400495