19. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Ollokiko 542. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren 2023ko azaroaren 28ko ebazpen baten bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Ollokiko 1. poligonoko 542. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Promociones Caricente SLUk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Esteribarren, 2023ko azaroaren 28an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2317045