2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Oronozko 7. poligonoko 144. lursailean dagoen finkaren besterengarritasun-adierazpena
Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2024ko urtarrilaren 4an egindako bilkuran, 4.1. puntuan erabaki zuen Ononozko 7. poligonoko 144. lursailean dagoen eta ondare izaera duen etxearen besterengarritasuna deklaratzea (medikuaren etxea bezala ezagutzen dena). Besterengarritasun-adierazpenaren helburua enkante bidezko salmenta da.
Espedientea jendaurrean paratzea 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Baztanen, 2024ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2400837