2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Udal Planeko ordenantzen aldaketa. Hasierako onespena
Martzillako Udalak, 2023ko azaroaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen "Martzillako Udal Planaren Determinazio Xehatuen Aldaketa" izeneko agiria, Víctor M. Mier Mendiguchía arkitektoak idatzia eta Martzillako Udalak sustatua. Agiri horrek xede du zenbait ordenantza aldatzea.
Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Martzillan, 2023ko abenduaren 27an.–Alkate udalburua, Esther Villanueva Úcar.
Iragarkiaren kodea: L2400527