2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIKO KONTZEJUA
Hasiera batez onestea zenbait ordenantza
Alliko (Larraun) Kontzejuko Batzarrak, 2023ko abenduaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako ordenantza hauek:
–Ordenantza, Alliko Kontzejuko mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duena.
–Ordenantza, Alliko Kontzejuko herri-lurren erabilera eta aprobetxamendua arautzen dituena.
–Ordenantza fiskala, ur-horniduraren eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituena.
–Ordenantza, Alliko Kontzejuaren hilerriaren erabilera eta hartan zerbitzuak emateagatiko zein kontzesioengatiko eskubide eta tasak arautzen dituena.
–Ordenantza, auzolana edo norberaren lana eta garraio-zerbitzua arautzen dituena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Allin (Larraun), 2023ko abenduaren 15ean.–Kontzejuko burua, Eukeni Celaya Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2400444