1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK honako deialdi honetan 2023ko urriaren 30ean argitaratu ziren oposizioaldiaren behin betiko emaitzen aurka: gehienez ere biologoen bi lanpostu salbuespenez oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, zeina Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 2702/2022 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen (2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7koan).
Sara Torres Lizasoáin andreak eta Alfredo Rueda Díez jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute deialdi honetako oposizioaldiaren behin betiko emaitzaren aurka (2023ko urriaren 30ean argitaratu ziren): enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gehienez ere biologoen bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia . Deialdi hori Funtzioa Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 2702/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, azaroaren 7koan.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2400702