2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. ordenantzaren esparruan. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2023ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Plan Orokorraren aldaketa xehatua hiri-jarduketarako plan berezi baten bidez, eranskinen eta portxeen baldintzak arautzeko 3. ordenantzaren esparruan.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lekunberrin, 2024ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Iragarkiaren kodea: L2400094