2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Jarduera-lizentzia ematea.
Zerri ustiategia. Aldaketa
Imozko Udalak, 2023ko abenduaren 14an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen lizentzia bat aldatzea, Goldarazko 10. poligonoko 3005. lurzatirako, zerri ustiategi bat jartzeko. Javier Ignacio Correa Yalarrek sustatu du jarduera.
Argitara ematen da aipatutako lizentzia eman dela, honako artikulu hauekin bat: abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 42. artikulua (foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak), martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 56. artikulua (foru lege horrek hizpide du ingurumena babesteko esku-hartzea) eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 71. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen erregelamendu bat, horren bidez garatu zedin Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea).
Imotzen, 2023ko abenduaren 19an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2317889