19. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Xehetasun-azterketa, Artabiako 10. poligonoko 71. lurzatian (AA-3). Hasierako onespena

Alkatetzaren 2024ko urtarrilaren 10eko ebazpen baten bidez, hasiera batean onetsi zen xehetasun-azterketa bat Artabiako 10. poligonoko 71. lurzatian (AA-3), Iosu Rezusta Ganuzak sustatua, lerrokadurak, sestrak eta etxebizitzen bolumenak ezartzeko eta lagapenak mugatzeko AA-3n.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da udal-bulegoetan.

Amillaon, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2400618