2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Hiri-jarduketarako plan berezia Aezkoa Ibarraren kaleko 15. zenbakian. Hasierako onespena
Alkatetzaren urtarrilaren 9ko 012/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Aezkoa Ibarraren kaleko 15. zenbakiko eraikina handitzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Valtierran, 2024ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2400507