1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, basozainen hogeita bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren lehen probaren behin betiko emaitzen aurka.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 1349/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozainen hogeita bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko (2023ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 8an). Deialdi horretan, Jorge Montalvillo Del Pozo jaunak, Héctor García Clemente jaunak, Saúl Sanz García jaunak eta Luis Olza Donazar jaunak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute kalifikazio-epaimahaiak 2023ko azaroaren 15ean argitaratutako erabakiaren aurka (erabaki horren bidez lehen probaren behin betiko emaitzak onetsi ziren).
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2400703