19. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZEA, Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren aurka jarritako 0000010/2024 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxeetako eskolaldi motak arautzen dira.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio baten bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorriko da STEILASek Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren aurka aurkeztutako 0000010/2024 prozedura arruntari buruzko administrazio espedientea. Foru agindu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxeetako eskolaldi motak arautzen dira.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 18an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2400987