2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Balorazio txostena berrikusteko proiektua. Jendaurrean jartzea
Monteagudoko Udalak, 2021eko irailaren 24an egindako osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen Monteagudoko lur-ondasunen balorazio txostena berrikusteko proiektua.
Espedientea jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, interesdunek alegazioak egin ahal izateko, iragarkia argitaratuz 2022ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 27an; hori dena, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta katastroak).
2023ko arauen aipamenak eguneratu egin behar direnez, espedientea berriz jartzen da jendaurrean, 20 egun baliodunean. Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren Idazkaritzan eta https://ayuntamiento.monteagudo.es web-orrian, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Monteagudon, 2023ko azaroaren 27an.–Alkatea, Marisa Jiménez Tarazona.
Iragarkiaren kodea: L2316918