2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 162. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2023ko abenduaren 12ko 1172/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Funesko 3. poligonoko 162. lurzatiaren gaineko hiri-jarduketarako plan berezia. Plan hori Funesko Udalak sustatu zuen, lurzatiari eraikigarritasuna emateko eta handitzearen ondoriozko bederatzi lerrokadurak eta sestrak ezartzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz udal honen egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.
Funesen, 2023ko abenduaren 12an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2317391