2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAINTZARKO KONTZEJUA
Ordenantzak, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituztenak. Hasierako onespena
Larraintzarko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Larraintzarko Kontzejuko (Ultzama) herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazio, eragozpen edo oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Baldin jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Larraintzarko Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan egindako aldaketa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Larraintzarren, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Kontzejuko presidentea, Antonio Gascue Larraya.
Iragarkiaren kodea: L2400499