1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Tuterako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko urriaren 3an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04046.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200104046 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
–Lote bakarra.
Erregistrokoa:
Lehenengoa.–18425 zenbakiarekin inskribatutako finka, Tuterako 3639. liburukiko 68. folioan, 1082. liburuan, IDUFIR 31018000503308, honela deskribatzen da Erregistroko liburuetan:
Azalpena:
Hamaika.–Tuterako Virgen de la Cabeza pasealekuko (hogeita hirugarren zenbakia) eraikinean laugarren etxeko hirugarren eskuin etxebizitza edo solairua, B letra duena; kale partikularretik sartzen da eta kale horretara begira dago. A motakoa da, 5. poligonoa, 1149. lurzatia, 1. azpiarea, 10. hiri-unitatea. Laurogeita hamazazpi metro eta hogei dezimetro karratuko azalera eraikia du, eta laurogei metro eta hogeita hamalau dezimetro karratuko azalera erabilgarria. Sukaldea, jangela-egongela, hiru logela, bainugela, atondoa, pasabidea eta terraza ditu. Mugakideak: aurrealdean, eskailera-burua eta patio komuna; eskuinaldean, sartzerakoan, III. etxearen solairu bereko ezkerreko etxebizitza; ezkerraldean, solairu eta etxe bereko ezkerreko etxebizitza; eta atzealdean, blokeko kale partikularra. Partaidetza-kuota: ehuneko lau oso eta hirurehun eta hogeita zazpi milaren.
Katastrokoa: Tuteran. 1.149. lurzatia, 5. poligonoa, 1. azpiarea, 10. hiri-unitatea, 82,33 metro koadrokoa. Katastroko erreferentzia: 310000000002108980YM.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@cavarra.es).
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 16ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2400885