1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
211/2023 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, "Gaita" espezialitatea Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen duena, Zarrakazteluko udal musika eskolak eman ditzakeen irakaskuntzen atalean.
Zarrakazteluko udal musika eskolaren titularra den Zarrakazteluko Udal Musika Eskolaren Patronatuak eskaera egin du eskola horretako instrumentuen espezialitateen kopurua handitzeko, "Gaita" espezialitatea gehituta. Hortaz, eskaera hori dela-eta irekitako espedientea aztertu da.
Eskatutako espezialitate hori baimentzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egin duen aldeko txostena ere aztertu da.
Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sortzea eta funtzionamendua zuzentzen duten oinarrizko arauak onesten dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan "Gaita" espezialitatea inskribatzea Zarrakazteluko udal musika eskolak, helbidea Zarrakaztelun duenak (ikastetxearen kodea: 31005024), ematen dituen irakaskuntzen atalean. Baimenak 2023ko urriaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxearen titularrak egindako eskaera.
2. Eskola horrek hemendik aurrera emanen dituen irakaskuntzak izanen dira Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak –abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako antolamenduaren arabera–, eta "instrumentuen praktikaren arloan", espezialitate hauek: akordeoia, bateria, klarinetea, gaita, gitarra, pianoa, saxofoia eta tronpeta.
3. Gogoraraztea eskolan beste edozein aldaketa eginez gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoari eragiten badio, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaiola.
4. Ohartaraztea eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko dela foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan.
5. Ebazpen hau Zarrakazteluko Musika Eskolaren Patronatuari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2023ko abenduaren 14an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2317902