2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Epatzea gora jotzeko 23-02120 errekurtsoan, 2023ko plantilla organikoari buruzkoan
2023ko abenduaren 7an, Udalak Nafarroako Administrazio Auzitegiaren jakinarazpen bat jaso zuen. Hartan zehazten zenez, Carlos Luquin Astizek gora jotzeko 23-02120 errekurtsoa aurkeztu du Olaztiko Udalak 2023ko irailaren 19an egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurka. Erabaki horren bidez, alegazioak ezetsi ziren eta behin betiko onetsi zen 2023ko plantilla organikoa.
Hortaz, 10 egun balioduneko epea ematen zaie espedientean interesa duten pertsonei epaitegi horretan ager daitezen, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, toki entitateen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arlorako.
Olaztin, 2023ko abenduaren 18an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2317850