2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Hiri-jarduketarako plan berezia katastroko 2. poligonoko 116. lurzatian. Hasierako onespena
2023ko abenduaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Obanosko katastroko 2. poligonoko 116. lurzatian (UN-6 unitatea) hirigintzako baldintzak aldatzeko.
Espedientea ikusgai dago Udalaren Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.
Obanosen, 2023ko abenduaren 12an.–Alkatea, Arantxa Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2317374