19. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Gora jotzeko 23-02154 errekurtsoa, lurzati batean egindako jarduera berehala ixteko ohartarazpenari buruzkoa

Iragarki honen bidez jakinarazten da Ignacio Zubiri Oteizak gora jotzeko 23-02154 errekurtsoa aurkeztu duela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Iruri Motor SLren izenean eta hura ordezkatuz, Sunbillako Udalak 2023ko irailaren 8an egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurka. Erabaki horren bidez, ezetsi egin zen 2023ko uztailaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurkako berraztertze-errekurtsoa; horrek, hain zuzen, baietsi egin zuen 2023ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurkako berraztertze-errekurtsoa, errekurtsogilearen lurzatian egindako jarduera berehala ixteko ohartarazpenari buruzkoa.

Orobat, epatzen dira espedientean interesdun izan daitezkeen pertsonak eta erakundeak, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute eta uzi horiei kontra egin nahi badiete, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian 10 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Hori guztia, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), artikulu horri maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketaren arabera.

Sunbillan, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2317138