2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Aldaketa, Terrazak eta beladoreak bide publikoan jartzea arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Azkoiengo Udalak, 2023ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Terrazak eta beladoreak bide publikoan jartzea arautzen duen ordenantza fiskalean.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkezten ez badu, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da Terrazak eta beladoreak bide publikoan jartzea arautzen duen ordenantza fiskalean, eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Azkoienen, 2023ko azaroaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2317041