19. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Akats zuzenketa, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian

Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko azaroaren 28an hartu erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen Antsoaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean.

Ikusirik deialdian ez dela sartu euskararen B2 mailako hizkuntza-eskakizuna eta hura egiaztatzeko beharra, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.–4. oinarria (baldintzak) aldatzea, eta puntu hau gaineratzea:

c) Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko euskarako B2 maila izatea (2020ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa). Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun-agiri baten bidez frogatuko da, edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulazio baten bidez, zeinak frogatuko baitu izangaiak baduela deialdian eskatzen den hizkuntza-maila.

Bigarrena.–6. oinarria (eskabideak aurkezteko epea eta tokia) aldatzea, eta puntu hau gaineratzea:

6.3. Eskabidearekin batera, euskararen B2 hizkuntza-eskakizuna betetzen dela egiaztatzen duen agiria aurkeztuko da.

Hirugarrena.–Eskaerak aurkezteko 15 egun natural gehiago izanen dira, akats-zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2024ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2400654