1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
108/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez administrazio-espediente bat igortzen baita, 149/2023 prozedura laburtuan oinarritutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa. Errekurtso hori María Pilar Ollo Luri andreak jarri zuen, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegian, honako jaun-andre hauen izenean eta hauek ordezkatuz: María José Aguayo Benito, Pablo García Moriones, María Teresa Huarte Yárnoz, Isabel Margarita Ochoa Navarro, María Asunción Gomiz Chazarra, María Elena Balado Margeli, Maite Olóriz Landa, Íñigo Oscáriz Martínez, Esther Gil Beorlegui, Eva María De Haro Rodríguez, Gema Martín Gimeno eta María Andueza Sola.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 2568/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako erdi mailako tituludunen hamabost lanpostu, gehienez ere, salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. María Pilar Ollo Luri andreak, María José Aguayo Benito, Pablo García Moriones, María Teresa Huarte Yárnoz, Isabel Margarita Ochoa Navarro, María Asunción Gomiz Chazarra, María Elena Balado Margeli, Maite Olóriz Landa, Íñigo Oscáriz Martínez, Esther Gil Beorlegui, Eva María De Haro Rodríguez, Gema Martín Gimeno eta María Andueza Sola jaun-andreen izenean eta horiek ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen aipatu ebazpenaren aurka. Errekurtso hori ezetsi egin zuen Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak apirilaren 18ko 100E/2023 Foru Aginduaren bidez, eta foru agindu horren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuten arestian aipatutakoek, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegian.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Igortzea 149/2023 prozedura laburtuan oinarritutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea. Errekurtso hori María Pilar Ollo Luri andreak jarri zuen, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegian, honako jaun-andre hauen izenean eta hauek ordezkatuz: María José Aguayo Benito, Pablo García Moriones, María Teresa Huarte Yárnoz, Isabel Margarita Ochoa Navarro, María Asunción Gomiz Chazarra, María Elena Balado Margeli, Maite Olóriz Landa, Íñigo Oscáriz Martínez, Esther Gil Beorlegui, Eva María De Haro Rodríguez, Gema Martín Gimeno eta María Andueza Sola.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.
3. Ebazpen hau Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegira eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura igortzea, eta María Pilar Ollo Luri andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.
Iragarkiaren kodea: F2400704