2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
Udalbatzako kideen ordainsariak
Ollarango Udalak, 2023ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Zinegotziek 300 euroko saria jasoko dute, 2023. urtean eginiko bilkura bakoitzeko, beren karguetan aritzean sortutako gastuak berdintzeko. Sari horiek gastu gisa ordainduko dira, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan dagokiona aplikatuko zaie.
2.–Iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, bete dadin Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluko 5. puntua.
Ollaranen, 2024ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2400626