1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
184/2023 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetan: "Montes de Cierzo II haize-parkea berrindartzea", Tuterako udal-mugartean.
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak abuztuaren 17an emandako 108/2023 Ebazpenaren bidez, Tuterako udal-mugarteko "Montes de Cierzo II haize-parkea berrindartzea" izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalazioari eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta haren onura publikoa zehazki deklaratzea onetsi zen.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Tuterako alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Tuterako udaletxean, 2024ko apirilaren 15ean eta 16an.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau Eólica Montes de Cierzo SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tuterako Udalaren iragarki-taulan.
Iruñean, 2023ko abenduaren 21ean.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2318175