2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Aprobetxamendu-eskaera, laborantzako herri-lurrak herritarrei adjudikatzeko, Nafarroako ubidearen XXII-ARGA 4 eta IV-5 (Cascajo bazkalekua) sektoreetan adjudikatu gabe dauden lurzati ureztatuetan
Azkoiengo Udalak, 2023ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen prozedura bat hastea laborantzako herri-lurzati batzuk herritarrei adjudikatzeko. Lurzati horiek adjudikatu gabe daude, Nafarroako ubidearen XXII-ARGA 4 eta IV-5 (Cascajo bazkalekua) sektoreetan.
Azkoiengo herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantzaren 15. artikuluan xedatuarekin bat, oro har, herri-lurretako aprobetxamenduen onuradun izanen dira familia-unitateak, haien titularrak baldintza hauek betetzen baditu:
a) Adinez nagusia izatea, edo adingabe emantzipatua edo judizialki gaitua.
b) Biztanleen udal-erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea herri-lurrak erabiltzen hasi baino 3 urte lehenagotik.
c) Benetan bizitzea Azkoienen urtean bederatzi hilabetez gutxienez.
d) Azkoiengo Udalarekiko betebehar fiskalak eta gainerakoak ordainduta izatea. Betebehar hori familia-unitateko kide guztiei eskatuko zaie.
Etxebizitza berean bizi diren guztiak hartuko dira familia-unitateko kidetzat. Nolanahi ere, familia-unitate independentetzat hartuko da guraso erretirodunek osatutakoa, baldin, familiakoekin bizi arren, haien diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldata baino apalagoak badira.
Adjudikatu beharreko lurzatiak Nafarroako ubidearen XXII-ARGA 4 eta IV-5 (Cascajo bazkalekua) sektoreetan daudenez, onuradun izateko lehentasuna izanen dute, lehenik, Azkoiengo herri-lurretako aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantza indardunaren 23. artikuluan lehentasuna dutenek, ondoren, 27. artikulukoek, eta, azkenik, 34. artikulukoek. Hori guztia, kontuan hartuta lehenagoko adjudikazioak direla-eta gauzatutako eskubideak, bat etorriz ordenantza horrek 24., 29. eta 35. artikuluetan, hurrenez hurren, xedatzen duenarekin.
Eskabideak Azkoiengo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezartzen diren bideak erabiliz. Azkoiengo herri-lurretako aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantzaren eranskinean ageri den eskabide-eredua erabili beharko da, eta ordenantzaren 42. artikuluan adierazitako agiriak ere aurkeztu beharko dira.
Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, aprobetxamenduaren adjudikazioa eskatu dezaten, herritarren arteko zuzenean adjudikatuko baita.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Azkoienen, 2023ko abenduaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2318627