19. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUGARRAMURDI

Hirigintza-hitzarmena, 2. poligonoko 184 eta 185. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

Zugarramurdiko Udalak, Alkatetzak 2024ko urtarrilaren 9an eman 1-2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, Udalaren eta Jaione Irigoyen Iparraguirre andrearen, Joseba Irazoqui Dendarieta eta Jose Joaquin Azkona Echenique jaunen artean, kudeaketa-hitzarmena, Zugarramurdiko 2. poligonoko 184. eta 185. lurzatien aprobetxamenduaren %10en ordezkapen ekonomikorako.

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluan xedatutakoarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan, hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Zugarramurdi, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Argitxu Aguerre Olaizola.

Iragarkiaren kodea: L2400509