19. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Adiosko Udalak, 2023ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Adiosko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazio, eragozpen edo oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Adiosen, 2023ko azaroaren 28an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2317053