2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Udalaren jabari publikoko ondasun baten erabilera lagatzea telekomunikazio-zerbitzuak emateko. Jendaurrean jartzea
Jarraian adierazten den desafektazio-espedientea jendaurrean jartzen da hilabetez, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Odietako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoarekin eta Nafarroako Toki Entitateetako Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoarekin. Hona hemen espedientea: Odietako Udalaren jabari publikoko ondasun bat desafektatzea, ondare-ondasun gisa kalifikatzeko, Adamo Telecom Iberia SAU enpresari haren erabilera lagatzeko xedez, telekomunikazio-zerbitzuak eman diezazkien Odietako herritarrei. Ondasun hori metro karratu bateko eremu bat da, eta Odietako udaletxearen iparraldeko fatxadaren ondoan dago, San Sebastián kaleko 107an (31797 Erripa). Jendaurreko aldia iragan ondoren, Udalak osoko bilkuran ebatziko ditu aurkezten diren alegazioak, eta espedientea behin betiko onetsiko da. Horretarako, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa beharko da. Behin erabaki hori hartuta, kasua bada, desafektaturiko eremu horren erabilera lagatzeko kontratua sinatuko da Adamo Telecom Iberia SAU enpresarekin.
Erripan (Odieta), 2023ko abenduaren 13an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L2400496