2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 42. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2023ko abenduaren 13ko ebazpen baten bidez, hasiera batean onetsi zen 1. poligonoko 42. lurzatiko xehetasun-azterketa, Eduardo Machín Egüesek sustatua eta Iñigo Beguiristain eta Jokin Lecumberrik idatzia.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da.
Urrotz-Hirian, 2024ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L2400473