195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
63/2026 FORU DEKRETUA, irailaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.
1.1.3. Foru Aginduak
71/2026 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, aldatzen duena 58/2024 Foru Agindua, 2024ko maiatzaren 22koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 531 zenbakiko ordainketa-gutunaren eredua, konturako ordainketa egin dadin geroratzeko eta zatikatzeko eskaera telematikoetan.
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
41/2026 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak, eta horretarako egindako beste izendapen batzuk errebokatzen.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
6804E/2026 EBAZPENA, irailaren 14koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 6512E/2026 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-gidari laguntzaileen 42 plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
2333/2026 EBAZPENA, irailaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, hautaprobetarako deialdiak onesten dira izangaien bi zerrenda osatzeko, ekonomiako kudeaketari izateko lanpostua betetzeko (B maila), bata administrazio araubideko aldi baterako kontratazioaren bidez eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeraren bidez, betiere Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren beharrak betetzearren.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 12ko 347/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onetsi eta argitara eman dira, batetik, maisu-maistren kidegoan aritzeko aldi baterako kontratazioak egiteko behin betiko izangai zerrendak, 2026-2027 ikasturtean indarrean izanen direnak, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 208/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako sarrerako hautapen prozesuetan iragarritako espezialitateetan, eta bestetik, haietan sartu ez diren izangaien behin betiko zerrenda, ez dutelako betetzen Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 14.2 artikuluan ezarritakoa.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
135E/2026 FORU AGINDUA, abuztuaren 25ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat, 2026-2027 ikasturtean lehentasunezko kolektiboei zuzendutako jarduera fisikoko eta kiroleko programak sustatzeko, eta baimentzen baita 150.000 euroko kreditua, deialdiari aurre egiteko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 926359.
159E/2026 EBAZPENA, irailaren 9koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa Koloretan 2026" sariaren deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena.
170E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioko Proiektuak Diseinatzeko Lehiaketaren deialdia egiten duena 2026-2027 aldirako.
181E/2026 EBAZPENA, irailaren 7koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita toki entitateentzako dirulaguntzen deialdia, gazteriaren arloko politika publikoak bultzatu eta babesteko 2026-2027 aldian. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 928254.
1.7. BESTELAKOAK
49/2026 FORU AGINDUA, irailaren 9koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Elizondoko Benito Menni ospitalean egoiliarrek jaso beharreko funtsezko gutxieneko arreta-zerbitzuak arautzen dituena.
175/2026 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiteko deialdia egiten baita proiektu honetan: "Murieta eta Lizarra 66 kV-eko goi tentsioko linea berriak, zirkuitu bikoitzekoak, Estellerria AEtik, Oteitzako, Villatuertako eta Lizarrako udal mugarteetan".
544/2026 EBAZPENA, irailaren 9koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan larreen NPErako onartutako azalerak, 2026ko ekitaldirako, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 320/2026 Ebazpenaren I. eranskinean adierazitako azalerei egindako alegazioak baloratu ondoren. Ebazpen horren bidez, Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan erabilera erkideko larreak erabiltzen dituzten abeltzainei onartutako azalerak onetsi ziren, hain zuzen ere, erabiltzaileek 2026ko eskaera bakarrean (NPE) aitor ditzaketenak.
349E/2026 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Galarko udal mugartean hozkailuak fabrikatzen dituen instalazio batean aldaketa funtsezko bat egitea, lantegia ixteko proiektua gauzatu ahal izateko. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra BSH Electrodomésticos España SA da.
352E/2026 EBAZPENA, irailaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita San Adriángo udal mugartean marmeladak, konfiturak, jeleak, eztia, ziropak eta antzeko produktuak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Iberfruta-Muerza SA da.
959E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Antsoaingo udal plan orokorraren aldaketari buruz. Aldaketak 22. poligonoko 189. lurzatiari eragiten dio, eta Felisa Sarasíbar Esquírozek sustatu du.
960E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Basaburuko udal planaren aldaketari buruz. Aldaketak Arrarasko 14. poligonoko 319. lurzatiari eragiten dio.
BALIOGABETZEA, bi aldiz egin baita, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 4ko 335E/2026 Ebazpenaren argitalpena, zeinaren bidez egiten baita Ezkabarteko udal plan orokorraren aldaketari buruzko ingurumen-txosten estrategikoa.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Oposizioa, udaltzain-agenteen 5 plaza betetzeko. Izendapena
FUNES
Oposizioa, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza, lan-kontratudun finkoen araubidean
IRUÑA
Aldaketa, Udaltzaingoko inspektorearen 2 plaza betetzeko deialdiaren oinarrietan
Izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzea, euskarako B2 mailako hizkuntza-eskakizuna duen udal instalazioen funtzionamenduko laguntzaile lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira
ALESBES
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen gerokultoreen bi plaza, Alesbesko Virgen del Portal egoitzan aritzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Oposizio-lehiaketa, bete dadin sukaldariaren plaza bat, Alesbesko Virgen del Portal egoitzan aritzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako plaza bat, Alesbesko Virgen del Portal egoitzan. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Udal ordenantza, arautzen duena Udalaren kirol-instalazioen erabilera. Hasierako onespena
ALTSASU
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 875. lurzatian, eta hirigintza-hitzarmena, dirutan emateko zuzkidura-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak. Hasierako onespena
ARANGUREN
Birpartzelazio-proiektua, Taxoareko SA Belanbutzu 2 sektorean. Behin betiko onespena
ARBIZU
Herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideak aurkeztea
ARTAZKOZKO KONTZEJUA
Kalifikazio juridikoa aldatzea ondasun batzuei; hain zuzen ere, Izuren eta Artazkotzen arteko bidea Nafarroako errepide sarean sartzeko espedienteak ukitutako ondasunei. Jendaurreko informazioa
BARAÑAIN
Aldaketa, Barañaingo saltokietan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumoa sustatzeko deskontu-bonuen banakako ebaluazioaren araubideko dirulaguntzen deialdian (udaberria-udazkena). Laburpena
Deialdia, 2026an herritarrei euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena
BAZTAN
Hirigintza-hitzarmena, 16. poligonoko 337. lurzatian. Jendaurrean paratzea
BERIAIN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Hormigoi-kamioiak gordetzea eta zaintzea
BURLATA
26-01314 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena ordainsari-alde batzuk –antzinatasunaren kontzeptuan eta atzeraeraginezko ondorearekin– ordaintzeko eskaera baten onespena
Jarduera-lizentziaren eskaera. Kafetegia
CÁRCAR
Ordenantza, arautzen duena eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Hasierako onespena
ZIZUR
Aldaketa, tarifen eranskinean, honako honetan: Udal ordenantza, tasak arautzen dituena lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko. Hasierako onespena
ENERITZ
Lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2026ko bigarren seihilekoari dagokionez
ERROIBAR
Aldaketa, Ikasteko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
EZKIROZKO KONTZEJUA
Obra publiko baten bideragarritasun azterketa, energia elektrikoa biltegiratzeko instalazio bat jartzeko S-7 sektorean. Jendaurreko informazioa
ETXAURI
Aldaketa, Udal aretoen erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
FUSTIÑANA
Urbanizazio-proiektua, Santos Justo y Pastor industrialdeko UE-001eko birpartzelaziotik sortutako bidean. Jendaurrean jartzea
IMOTZ
Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena
Jarduera-lizentziaren eskaera. Abeltzaintzako ustiategia
LEATXE
Balorazio-txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
LEGARDA
Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena
LEOTZ
Udal ordenantza, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Behin betiko onespena
ELO
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 27. lurzatian. Hasierako onespena
Hirigintza-hitzarmena, Udal Plan Orokorreko UE-3.2 exekuzio unitatean. Jendaurreko informazioa
OTSAGABIA
Ordenantza, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Behin betiko onespena
OTEITZA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 336. lurzatian. Hasierako onespena
IRUÑA
Aldaketa, Arrotxapeko Plan Partzialeko P9A, P9E poligonoetako eta A3 unitateko birpartzelazio proiektuan. Hasierako onespena
Jarduera-lizentziaren eskaera. Estetika, mikropigmentazio eta tatuaje zentroa
Eraisteko eta urbanizatzeko proiektua, U.E.-U.I. X (Landaben)/ZN-1 exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena
Milagrosa auzora sartzeko arauak. Honako kale hauek eratzen duten perimetroaren barneko zona: Guelbenzu kalea, Blas de Laserna kalea, Queiles Errekaren kalea eta Zaragozako etorbidea
AZKOIEN
Deialdia, dirulaguntzak emateko kirol-elkarteentzat. Laburpena
GARES
Jarduera-lizentziaren eskaera. Padel jarduerarako nabea
PUIU
Lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2026ko bigarren seihilekoari dagokionez
ERROMANTZATUA
Ordenantza fiskala, arautzen dituena trakzio mekanikoko ibilgailuak. Hasierako onespena
SANTSOL
Ordenantza, arautzen duena animaliak edukitzea eta espazio publikoan eramatea eta animalia abandonatuak eta galduak biltzea. Hasierako onespena
Ordenantza, arautzen dituena nola erabili kolunbarioak udal hilerrian eta hura erabiltzeko tasak. Hasierako onespena
Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena
Ordenantza, Udalaren esku-hartzea arautzen duena obretan eta lurzorua erabiltzeko beste jarduketa batzuetan. Hasierako onespena
SANTAKARA
Interesdunei entzunaldia emateko izapidea, laborantzako herri-lurzatien banaketari buruzko ofiziozko berrikuspen-prozeduran. Epatze-deia
SESMA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
TAFALLA
Aldaketa, Tafallako Hirigune Historikoaren Barne Erreformarako Plan Berezian (hirigintza araudiaren 52., 71. eta 119. artikuluak). Hasierako onespena
TUTERA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Liburuen txikizkako merkataritza eta kafetegia.
UNTZUE
2027rako zerga-tasak
2027ko diru-bilketarako egutegia
ALESBES
Aldaketa, Virgen del Portal Zahar Etxea erakunde autonomoaren estatutuen
9. eta 11. artikuluetan. Behin betiko onespena
ZIZUR NAGUSIA
Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumena bereganatzea, alde zaharrean bizikleta-bidea egiteari lotuta